2014/09/17
Gaurko klasean, testu honetatik ateratako kontzeptu batzuk landu ditugu:
IDIAZABAL, I; MANTEROLA, I. Euskal eredu elebidunak, murgilketa eta hizkuntzen irakaskuntza bateratua: kontzeptuen berrikusketa.
Horretarako, 5eko taldeak eratu eta testua berrirakurri dugu. Irakasleak testuan 2 kontzeptu bilatzeko eskatu digu eta horren ostean, talde handiarekin konpartitu.
IDIAZABAL, I; MANTEROLA, I. Euskal eredu elebidunak, murgilketa eta hizkuntzen irakaskuntza bateratua: kontzeptuen berrikusketa.
Horretarako, 5eko taldeak eratu eta testua berrirakurri dugu. Irakasleak testuan 2 kontzeptu bilatzeko eskatu digu eta horren ostean, talde handiarekin konpartitu.
Hauek dira taldearekin handiarekin hitz egin ondoren bete ditugun kontzeptuen definizioak:
KONTZEPTUAK
Hizkuntzen irakaskuntza bateratua (integratua):
Hainbat hizkuntzen
irakaskuntza ikuspegi koordinatuan eta koherentean egitea aldarrikatzen da; hau
da, hizkuntza bakoitza modu bakartuan eta isolatuan irakastea baztertzen da.
Sakoneko gaitasuna (CUP):
Hiztun elebidunengan dagoen
sakoneko edo azpiko gaitasun komuna, bi hizkuntzetik haratago doazenak.
Hizkuntza bakoitzak azaleko ezaugarriak ditu eta hauen azpian guztiak komunean
daukaten sakoneko gaitasuna.
Ikasteredu elebiduna:
Ordu guztiak euskaraz egitean
datza gaztelania eta ingeles orduan izan ezik. Helburua ume euskaldunen
murgilketa prozesua bultzatzen da.
Sekuentzia didaktikoa:
Hainbat urratz dauka:
- Aurrezagutzak eta gaitasunak ebaluatzea.
- Ariketa batzuk edo sekuentzia didaktikoak prestatzea.
- Prozesua ebaluatzea eta egin beharreko aldaketak gauzatzea sekuentziak hauxe izan behar dute: koherentzia, ikasleen zailtasunetik abiatu eta ikasleen trebetasunei egokitu.
Murgiltze programa eredua:
Helburua ikasleak eskola hastean 2
hizkuntza minorizatua konturatu barik ikastea. Adibidez: ama hizkuntza gaztelera
izanda D ereduan ikastea.
Ereduen ebaluaketa :
kuantitatiboa, eta bestetik?:
Ereduen ebaluaketa egiterakoan alderdi
kuantitatiboaz gain kualitatiboa ere kontuan hartzea oso garrantzitsua da; hau
da, garrantzitsuena ez da ordu kopurua baizik eta ordu horietan egiten denaren
kalitatea.
Hizkuntzen arteko
interdependentzia:
Sakoneko gaitasunarekin erlazionatuta dago. Cumminsek
proposatu zuen bi hizkuntzen jakintzatik haratago sakoneko gaitasun komun bat
dagoela. Hau da, bi hizkuntzetako gaitasunek badute elkarrekiko dependentzia
da, elkarren menpekoak dira.
Testu generoa:
hizkuntza lantzeko erabiltzen den bitartekoa da. Hizkuntza bat ikasteko
gramatika eta morfologia arauak jakitea ez da nahiko, hitzen testuingurua landu
beharra dago, testuen bidez.
Focus on meaning:
Ikasleek hizkuntza erabiltzen ikasten dute
zeharkako modu batean. Balio komunikatibodun egoerak sortzen direla.
Focus on form: aurrekoarekin erlazionatuz, ikasleek gelan
hizkuntza erabiltzea sustatzen da, hainbat egoera desberdinak sortuz.
Atalasearen hipotesia:
Cumminsen teoria honetan hezkuntz
elebidun programetan eta besteetan, ikasleek ateratzen dituzten emaitza
ezberdinak azaldu nahi dira. Honetan, gaitasun kognitiboa kontuan hartu behar
da; hau da,elebitasun maila txikia duenak ondorio kognitibo negatiboak izango
lituzke, eta elebitasun maila handia ondorio positiboa.
Elebitasun gehitzailea:
Gizabanako batek bere ama
hezkuntzari bigarren hizkuntza bat gehitzen badio ama hizkuntzan kalterik
pairatu gabe elebitasun gehitzailea gertatu dela esaten da. Honek onura
akademiko eta emozionalak ekar ditzake.