lunes, 6 de octubre de 2014

IRAKURKETA ETA IDAZKETA

Irakurketa eta idazketari buruzko testua aztertu eta gero ondorengo jarduerak egin ditugu:
Hizkuntza eta Komunikazio Gaitasunaren 1º zikloko curriculumaren power point-a
(Lehenengo, zein bigarren etapa)



jueves, 18 de septiembre de 2014

1. praktika: Kontzeptuak

2014/09/17

Gaurko klasean, testu honetatik ateratako kontzeptu batzuk landu ditugu: 
IDIAZABAL, I; MANTEROLA, I. Euskal eredu elebidunak, murgilketa eta hizkuntzen irakaskuntza bateratua: kontzeptuen berrikusketa. 

Horretarako, 5eko taldeak eratu eta testua berrirakurri dugu. Irakasleak testuan 2 kontzeptu bilatzeko eskatu digu eta horren ostean, talde handiarekin konpartitu.

Hauek dira taldearekin handiarekin hitz egin ondoren bete ditugun kontzeptuen definizioak:

KONTZEPTUAK

Hizkuntzen irakaskuntza bateratua (integratua): 
Hainbat hizkuntzen irakaskuntza ikuspegi koordinatuan eta koherentean egitea aldarrikatzen da; hau da, hizkuntza bakoitza modu bakartuan eta isolatuan irakastea baztertzen da.

Sakoneko gaitasuna (CUP): 
Hiztun elebidunengan dagoen sakoneko edo azpiko gaitasun komuna, bi hizkuntzetik haratago doazenak. Hizkuntza bakoitzak azaleko ezaugarriak ditu eta hauen azpian guztiak komunean daukaten sakoneko gaitasuna.

Ikasteredu elebiduna
Ordu guztiak euskaraz egitean datza gaztelania eta ingeles orduan izan ezik. Helburua ume euskaldunen murgilketa prozesua bultzatzen da.

Sekuentzia didaktikoa
Hainbat urratz dauka:

  •       Aurrezagutzak eta gaitasunak ebaluatzea.
  •       Ariketa batzuk edo sekuentzia didaktikoak prestatzea.
  •       Prozesua ebaluatzea eta egin beharreko aldaketak gauzatzea sekuentziak hauxe izan behar dute: koherentzia, ikasleen zailtasunetik abiatu eta ikasleen trebetasunei egokitu.

Murgiltze programa eredua
Helburua ikasleak eskola hastean 2 hizkuntza minorizatua konturatu barik ikastea. Adibidez: ama hizkuntza gaztelera izanda D ereduan ikastea.

Ereduen ebaluaketa : kuantitatiboa, eta bestetik?: 
Ereduen ebaluaketa egiterakoan alderdi kuantitatiboaz gain kualitatiboa ere kontuan hartzea oso garrantzitsua da; hau da, garrantzitsuena ez da ordu kopurua baizik eta ordu horietan egiten denaren kalitatea.

Hizkuntzen arteko interdependentzia
Sakoneko gaitasunarekin erlazionatuta dago. Cumminsek proposatu zuen bi hizkuntzen jakintzatik haratago sakoneko gaitasun komun bat dagoela. Hau da, bi hizkuntzetako gaitasunek badute elkarrekiko dependentzia da, elkarren menpekoak dira.

Testu generoa:  
hizkuntza lantzeko erabiltzen den bitartekoa da. Hizkuntza bat ikasteko gramatika eta morfologia arauak jakitea ez da nahiko, hitzen testuingurua landu beharra dago, testuen bidez.

Focus on meaning
Ikasleek hizkuntza erabiltzen ikasten dute zeharkako modu batean. Balio komunikatibodun egoerak sortzen direla.
Focus on form: aurrekoarekin erlazionatuz, ikasleek gelan hizkuntza erabiltzea sustatzen da, hainbat egoera desberdinak sortuz.

Atalasearen hipotesia
Cumminsen teoria honetan hezkuntz elebidun programetan eta besteetan, ikasleek ateratzen dituzten emaitza ezberdinak azaldu nahi dira. Honetan, gaitasun kognitiboa kontuan hartu behar da; hau da,elebitasun maila txikia duenak ondorio kognitibo negatiboak izango lituzke, eta elebitasun maila handia ondorio positiboa.

Elebitasun gehitzailea
Gizabanako batek bere ama hezkuntzari bigarren hizkuntza bat gehitzen badio ama hizkuntzan kalterik pairatu gabe elebitasun gehitzailea gertatu dela esaten da. Honek onura akademiko eta emozionalak ekar ditzake.


Blogaren aurkezpena

Bilboko Magisteritza Eskolako 5 ikasle gara, Kalakariak deitzea erabaki duena. LH3. mailan Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika ikasgaian egindako praktikak blog honetan idatziko ditugu, ikasgaian egiten dugun garapenaren segimendua egiteko.